XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asian eta Afrikaren iparraldean berez hazten da, baina leku askotan gizakiak landatua da.

Gereziondoa, Prunus padus, ez da 8 metro baino gorago igoten, eta maiz zuhaixka gisa hazten da.

Hosto bakunak ditu, hegal horzdunak.

Loreak infloreszentziatan biltzen dira, drupa erako fruituak emateko.

Lekadunak Familia garrantzizkoa da, eta probetxu handiko espezie asko dauzka, esaterako, babak, baberrunak, dilistak eta ilarrak.

Landare belartsuak, zuhaixkak edo zuhaitzak izaten dira eta loreek, normalean, 5 petalo eta 5 sepalo izaten dituzte, maiz asimetrikoak eta tximeleta-hegoen antzera jarriak.

Fruitua leka luzanga izaten da.

Mimosak, Acacia, arin hazten diren zuhaitzak dira, baina ez dute luzaroko bizitzarik izaten (30 urterarte).

Lore horiak dituzte, infloreszentziatan elkartuak.

Gisatsak familia honetako genero batzutako sastraka bereziei esaten zaie.

Zuhaitz oso abartsuak izaten dira, lore hori edo zuridunak.

Leku harritsu, hareatsu eta idorretan hazten dira, sastraka artean.

Hirusta, Trifolium generoko espezie ezberdinak, landare belartsua da, urterokoa edo iraunkorra, hosto biribil xamarrekin, eta lore ugari, zuri, gorri edo horiduna, guztiak burutxotan elkartuak.

Larre eta bideetan hazten da eta gizonak abereei jaten emateko ereiten du.

Ilarra, Pisum sativum, metro batetaraino haz daiteke.

Landare igonkaria da.

Lore zuri edo arrosak eta hosto handiak dituena.

Gizakiak Historiaurreko garaietatik erabili izan du, bere hazi jangarriez baliatzeko; B eta C bitamina ugari dauzka.

Mirtalen ordena Ordena honek espezie belartsu edo egurtsuak biltzen ditu, normalean hegal osoko hosto bakunekin.

Loreek 4 sepalo eta 4 petalo izaten dituzte.

Obarioa askea edo ontziari lotua izaten da.

Beraren familietako erakusgai batzu ikusiko ditugu: Mirtoa, Myrtus communis, 2tik 3 metrotarainoko zuhaixka da, usain oso oneko hosto iraunkor ilunak dituena.

Loreak banan banan jarriak egoten dira eta lurrin sakona darie.

Fruituak baia beltzak dira.

Sastraketan, leku harritsuetan eta pinadietan hazten da.

Manglea, Rhizophora mangle, garapen urriko enborra du eta sustraiak uztaitu eta landarea bizi deneko kostaldeetako ur zingiratsuei lotzen diete.

Hosto iraunkorrak ditu, eta loreak ez dira oso nabariak.

Fruituek hazi bat garatzen dute, zoritzean ur hondora sartu eta arin hazten dena.

Eskualde tropikaletako landarea da.

Eukaliptoak, Eucalyptus, 100 metrotaraino hel daitezkeen zuhaitz handiak dira.

Sustrai oso mugikorrak dituzte eta ur bila asko sakon dezakete lurrean.

Askoren enborretan azala plakatan erortzen da.

Hostoak lantzantzekoak izaten dira.

Loreek ontzi estalkiduna dute eta infloreszentziatan batzen dira.

Jatorriz Australiakoak dira, baina gaur egun anitz herritan hazten dituzte, zelulosa lortzeko.

4. Almendrondoaren haziak, Prunus amygdalus, jatekoak dira (almendrak) eta gozogintzan erabiltzen dira; era berean olio jangarri eta industrialak ematen dituzte, xaboia egiteko erabiliak berauek.

5. Mimosak, Acacia dealbata, Australiar jatorria du baina leku askotan landatzen da eta toki batzutan basati egin da.

Beraren lore horiak oso usaintsuak dira.

6. Ilarrak, Pisum sativum-en haziak hain zuzen, C eta B bitaminetan ugariak dira.

Aintzinatetik hazten ditu gizonak eta era askotakoak daude.